jueves, 9 de diciembre de 2010

MATERIAL ERABILGARRIEN HAUSNARKETA

Sarean hamaika orrialde topa ditzakegu informazioa edota material didaktikoa topatzeko gure lana ondo betetzeko. Interneti esker mundua erabat konektatua dago, eta bai gure herriko bai Australiako materialak topa ditzakegu klik bakar bat eginez.
Arlo guztietarako dago informazioa sarean, eta ni matematika arloari buruz informazioa bilatu dut. hainbat hizkuntzatan topa dezakegu informazioa, eta gero gure Delicious kontuan gorde ditugu topatutako orrialde guztiak.

Nire ustez metodo hau erabiltzea oso erraza eta erosoa da, eta modu oso antolatu batean topa dezakegu behar duguneko informazioa edozein momentuan. Delicious ezagutu baino lehen orrialdeak gordetzeko "favoritos"en gordetzen nituen, baina honek zeukan desabantaila bakarrik ordenagailu batean gordetzen direla da. Ordenagailu batean baino gehiago kontsultatu nahi badituzu orriak, beste modu batzuk bilatu behar genituen, email bat bidaliz helbidearekin, adibidez.
Deliciousekin arazo guzti hauek konpontzen dira, eta informazioa era argi eta txukun batean gordeta izango dugu.

MULTIMEDIA LITERACY DIGITAL STORY (BIDEOAK PAREKATZEN)

miércoles, 8 de diciembre de 2010

BLOGAREN APLIKAZIO DIDAKTIKOAK

Teknologia berriak gaur egungo gizarteko baliabide basikoak bilakatu dira. Eskola, gizarte horren partaide izanik, ez da salbuespen bat.
Teknologia berriak eskolan sartzeko izan duten bide bat blogak dira. Testu liburuak, koadernoak eta arbolen modura, blogak herraminta didaktiko bilakatu dira gure eskoletan. Blogak hainbat abantaila eskaintzen dizkigute: Liburuak ez bezala, klase magistraletan erabiltzen direnak, blogak herraminta interaktiboak dira, ikasleen arteko erlazioen bidez sortuak, eta baita ere ikasle-irakasleen arteko erlazioen bidez. Modu honetan, guztiok ikasten dute, era praktiko eta atsegin batean.
Ikasitakoa, gainera, ez dira ezagutzak soilik, IKT munduan murgiltzen dira ikasleak.
Kontuan hartu behar da ere blogak publikoak direla, eta modu honetan ere eskolaren eta gurasoen arteko komunikaziorako eraginkorrak izango direla.

miércoles, 1 de diciembre de 2010

PROGRAMAS ESCUELA 2.0 Y PIZARRA DIGITAL

Teknologia bizitzako alor guztietara heldu da, baita hezkuntza mundura ere.
Berrikuntza honen seinale "Eskola 2.0" proiektua izango litzateke, eta bere oinarrian, arbel digitalak.
Praktiketan egon naizen eskolan arbel digitalak zeuden, eta egia esanda, ez ziren erabiltzen. Unibertsitatean ere izan baditugu, eta 3 urtetan behin erabili dugu.
Honek guztia burura ekartzen dit ea benetan arbel hauek erabiltzea aurrerapausutzat hartu ahal den ala ez. Arbel hauek, eta behar duten teknologia guztia, oso garestiak dira, eta diru hori ondo aprobetxatzen ez bada...dirua botatzea iruditzen zait.
Gainera, nire ustez ikasleak euren etxeetan ordenagailuarekin ibiltzen eta teknologia berrien munduan murgiltzen ikasiko dute seguruenik, eta nire ustez eskolan beste gauza batzuei eman beharko litzateke lehentasuna.

martes, 23 de noviembre de 2010

NETIKETA ETA SAREAREN ERABILERA

Netiketa hitz berria da askorentzat. Baina bakarrik hitza kasu askotan, esanahia askotan “betetzen “ baitugu.
Netiketa internet erabiltzean zaindu behar ditugun arauen multzoa da. Erabilera egokia izateko jarraitu beharreko indikazioak.
Arau hauetariko asko era inkonzientean betetzen ditugu, baina beste asko ezjakintasunagatik edo, ez ditugu betetzen. Hona hemen horietriko arau batzuk:
    • Helbidea zaintzea eta lagunei soilik ematea. (Norberaren segurtasuna dela eta)
    • Testuaren itxura. (Txarto ulertzeak ez egoteko)
    • Pantailaren atzean anonimatuan gordetzea norberaren burua. ( Norberaren segurtasunerako arriskutsua dela uste dut, gainera arazo bat izatekotan pertsona horrekin, ezin diezaiokegu ezer leporatu ez baitakigu nor den).
    • Ez onartu edonork bidalitako artxiboak ( Ez dakigu nor dagoen horren atzean)
    • Ez aztoratu laguna mezu sorta handiekin.
    • Ez errepikatu mezu lerro bat hamaika aldiz
    • Jendea gogaitu zerrendaren gaiari ez dagozkion mezuekin.

    miércoles, 10 de noviembre de 2010

    REFLEXIONES SOBRE LA BRECHA DIGITAL Y EDUCACIÓN

    Brecha Digitala edo eten digitala betidanik existitu den gauza bat da. Desberdintasunak existitzen diren momentuan, eten hau gertatzen da.
    Eten hau, hala ere, mota desberdinetakoa izan daiteke, faktore askorengandik baitgara desberdinak: sexua, adina, ekonomia…
    Eten digitala, izatez, sarera konektatzeko baliabide eza bezala hartuko genuke. Argi dagoenez, eten hau hamaika mila desberdinen ondorioz gertatu daiteke. Sexuaren arabera, gizonezkoek errazago dute sarera konektatzea, gazteek adinekoek baino erraztasun handiagoak dituzte sarera sartzeko, eta, argi dagoenenz faktore ekonomikoak oso garratzitsuak dira, zoritxarrez sarera konektatzea oraindik nahiko gareztia baita.
    Eten hau eskoletara heldu da baita ere. Kasu honetan besteetan aipatzen ez den beste faktore bat hartu behar dugu kontuan: askotan, irakasleek ez dituzte Teknologia Berriak menperatzen, eta kasu askotan ikasleek eurek baino gehiago dakite. Beraz…nola irakatsi guk baino gehiago dakien bati?
    Honek reagiten duena ikasleen motibazio falta ikaragarria da, klaseak ez baitituzte interesgarriak aurkitzen, eta honetan egin behar dugu indar handiena

    miércoles, 3 de noviembre de 2010

    Teknologia Berrien eragina gizartean

    Azken urteotan Teknologia berriek itzelezko eragina izan dute gizartean, eta gizarteko partaide garen gizon/emakumeen bizitzan.
    Gero eta mekanizatuagoa den bizitza honetan, kasi ezin dugu pausu bat eman teknologia berriak ikusteko, etxean, kalean, dendetan, hospitaletan....edonon daude.
    Gazteok ezin gara bizi facebook, twitter edo tuenti gabe. Eta ematen ditugun pausu guztiak islatzen ditugu sarean, nahigabe itxura bat osatuz.
    Gure gizarteak gero eta neurri handiagoan behar ditu teknologia berri hauek, eta etengabe erabiltzen ditu. Honek guztiak 2 gauza ekartzen dizkit burura...

                                           ....Kapazak al gara teknologia hauek gabe bizitzen?....
                       ....Helduko da momentua non teknologia berriek gizakiak "ordezkatuko" dituzten?....