miércoles, 27 de octubre de 2010

PROMETEUS: LA REVOLUCION DE LOS MEDIOS



1. Zein da bideoaren gaia?
Bideoan informazioaren garapena agertzen da, orainarte gertatu diren aldaketak (Informazio estatikotik gaur egungo informazio dinamikora) eta etorkizunera begira suposatzen diren aldaketak.

2. Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu
Ba nire ustez beharbada bideoa pixka bat exageratuta dagoela, honen arabera ia ia etorkizunean ordenagailuek mundua menperatuko duten irudia ematen baitu. Hala ere teknologiak jasan duen aldaketa argia da, baina etorkizuna asmatzea, nire ustez, oraindik zaila da.

3. Irudikatzen duen etorkizunaren aurrean zein da zure iritzia?
Espero dut bideoan agertzen dena egi ez bilakatzea, ni bizi naizen bitartez behintzat...Nire ustez ondo dago teknologia berriak asmatzea eta hauek erabiltzea, baina ez dut uste pertsonak ordezkatu daitezkenik.

4. Eskolak zerbait egin dezake?
Bai, dudarik gabe. Eskolak teknologia berriak erabili behar ditu, baina teknologia "zaharrak" alde batera ez utziz, ahal den neurrian behintzat. Liburua, koadernoak etab. beharrezkoak dira eta beti izango dira, bestela teknologia hauen bidez gehitu beharrean, kenduko dugu.

5. Eta guk, zer egin dezakegu?
Teknologia berrietan ez erortzen gehiegi. Guk bizitako gauzak ez ahaztuz, eta teknologia berriak kritikotasunarekin erabiliz.

miércoles, 20 de octubre de 2010

Web 2.0

Aurrekoarekin jarraituz, hona hemen bideo bat!

Web 2.0

Web 2.0 internet ulertzeko modu berri bat dela esan genezake. Web 1.0n, informazioa internetik har genezake, baina ezer gehiago. Web eredu berri honetan, aldiz, informazio hori jaso, eraldatu, sortu, moldatu...dezakegu. Modelo zahar honetan informazioa webmaster batek sartzen zuen, eta erabiltzaileok informazioa jasotzen genuen.
Web 2.0 eredu honetan, berriz, erabiltzaile guztiak dira webmaster, guztion artean osatzen baitira web guneak.
Mikromedio desberdinak topa ditzakegu, ezagunenak web-blogak, podcast, videocast, wiki...
Web 2.0 osatzeko teknologia desberdinak erabiltzen dira, RSS, web zerbitzuak, Ajaks...
Web honen ondorioz, internetaren demokrazioa etorri da, edonork erabili ditzakeelako, beraz, konpainien publizitatean eragina izan du, erabiltzaileak webean sartuta baitaude.
Bideoa, nahiz eta interesgarria iruditu, pixka bat luzea egin zait, beharbada gaia menperatzen ez dudalako, eta, beraz, txino iruditu zaidalako.
Teknologia berri guztiak bezala, ziur nago hezkuntzan aplikatu daitekeela, blogen, edo red sozial murriztuen bidez (ez dakit hau posiblea den, baina bueno...). Hala ere, erabilera aproposa izateko menperatu behar dira, eta nire ustez, bide luzea dago horretan.

jueves, 7 de octubre de 2010

Nire bloga: 1.0

Lehen Hezkuntzako ikaslea naiz, teknologia den itsaso honetan igeri egiten saiatzen dagoena.
Ikastolan geundenean informatika gela teknologia punta zen guretzat, eta gaur egun eskolan egonda gure garaia paleolito garaia dirudi.
Blog honen bidez teknologia berriak eta hauen aplikazioa eskolan hausnartzen saiatuko naiz, beste gai batzuentzat lekua egiten beti ere

P.D. Lehen post hau 1.0 bloga deitu dut espero baitut apurka apurka nire ezagutza hobetzea eta 2.0, 3.0 eta abar sarrerak egitea!