miércoles, 27 de octubre de 2010

PROMETEUS: LA REVOLUCION DE LOS MEDIOS



1. Zein da bideoaren gaia?
Bideoan informazioaren garapena agertzen da, orainarte gertatu diren aldaketak (Informazio estatikotik gaur egungo informazio dinamikora) eta etorkizunera begira suposatzen diren aldaketak.

2. Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu
Ba nire ustez beharbada bideoa pixka bat exageratuta dagoela, honen arabera ia ia etorkizunean ordenagailuek mundua menperatuko duten irudia ematen baitu. Hala ere teknologiak jasan duen aldaketa argia da, baina etorkizuna asmatzea, nire ustez, oraindik zaila da.

3. Irudikatzen duen etorkizunaren aurrean zein da zure iritzia?
Espero dut bideoan agertzen dena egi ez bilakatzea, ni bizi naizen bitartez behintzat...Nire ustez ondo dago teknologia berriak asmatzea eta hauek erabiltzea, baina ez dut uste pertsonak ordezkatu daitezkenik.

4. Eskolak zerbait egin dezake?
Bai, dudarik gabe. Eskolak teknologia berriak erabili behar ditu, baina teknologia "zaharrak" alde batera ez utziz, ahal den neurrian behintzat. Liburua, koadernoak etab. beharrezkoak dira eta beti izango dira, bestela teknologia hauen bidez gehitu beharrean, kenduko dugu.

5. Eta guk, zer egin dezakegu?
Teknologia berrietan ez erortzen gehiegi. Guk bizitako gauzak ez ahaztuz, eta teknologia berriak kritikotasunarekin erabiliz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario