miércoles, 20 de octubre de 2010

Web 2.0

Web 2.0 internet ulertzeko modu berri bat dela esan genezake. Web 1.0n, informazioa internetik har genezake, baina ezer gehiago. Web eredu berri honetan, aldiz, informazio hori jaso, eraldatu, sortu, moldatu...dezakegu. Modelo zahar honetan informazioa webmaster batek sartzen zuen, eta erabiltzaileok informazioa jasotzen genuen.
Web 2.0 eredu honetan, berriz, erabiltzaile guztiak dira webmaster, guztion artean osatzen baitira web guneak.
Mikromedio desberdinak topa ditzakegu, ezagunenak web-blogak, podcast, videocast, wiki...
Web 2.0 osatzeko teknologia desberdinak erabiltzen dira, RSS, web zerbitzuak, Ajaks...
Web honen ondorioz, internetaren demokrazioa etorri da, edonork erabili ditzakeelako, beraz, konpainien publizitatean eragina izan du, erabiltzaileak webean sartuta baitaude.
Bideoa, nahiz eta interesgarria iruditu, pixka bat luzea egin zait, beharbada gaia menperatzen ez dudalako, eta, beraz, txino iruditu zaidalako.
Teknologia berri guztiak bezala, ziur nago hezkuntzan aplikatu daitekeela, blogen, edo red sozial murriztuen bidez (ez dakit hau posiblea den, baina bueno...). Hala ere, erabilera aproposa izateko menperatu behar dira, eta nire ustez, bide luzea dago horretan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario